sábado, 22 de febrero de 2014

David Jímenez´ekin tailerra - Irudi baten bihotza

| español | euskara |


AUTOREEN tailerra 2014ko
maiatzaren 10 eta 11n

Ordu kopurua:  15 ordu
Lekua:  Elorrio
Diru kopurua: 100 €
ESKAERA:
elorriophoto@gmail.com helbide elektronikora zuzenduz, hurrengo datuak zehaztuz:
Izen abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta David Jimenez´en tailerrean interesatuta zagozela adieraziz.




















Imajina baten bihotza 
David Jiménez


    Errealitate deritxogun hori, buruak eraikitzen duen zera da. Eta argazkigintza, errealitate subjetibo horretan murgildu eta besteei komunikatzeko laguntzen digun tresna da.


    Tailer honetan, gure ikuspuntua, mundua eraikitzeko gai dela ohartuko gara. Gure lan pertsonaletan dagozan ideien artean bidaiatuko dogu, beste autore batzuenak ezagutu eta gure artean, argazki lan pertsonala  sortzerko helburuaz, planteamentu poetiko eta kontzeptualak zelan bideratu daikeguzan eztabaidatu dogu.

    Imajina baten dana dago ageri, itxuraz. Badaude hainbat gauza ezin doguzenak zehaztu. Atal bat misterio horren barnean geldituko da baina beste hainbat kuestio, era kontziente batean gauzatu daikeguz.  Honek gure mesedera zelan erabili daikeguzan ikasiko dogu.

    Sortze prozesu guztietan, adierazpen pertsonal eta zerbait adierazteko desia edo beharrizanen arteko oreka bat dago. Gure imajinak gure ideien garraio dira. Garraio hau bestaldera heltzeko hornitu beharra daukagu. Konplexuak diran ideiak zelan komunikatu ahal doguzan ikusiko doguz, batzutan guk ere, guztiz ulertuko ez doguzenak.  Horretarako norberari galdera egokiak egitea eta aurrez eraikitako ideiak dudan jarri behar doguz eta oinarri hau hartuz, gure diskurtso egokia sortu.

    Aurretik amestutako imajinak gauzatu daikeguz. Garrantzitsuena gure ametsa bizitzea da, ez inorena. Horrez gain, argazkilari batentzako amets hori imajina batean harrapatzea beharrezkoa da.



Tailerra, elkarrekin erlazionatutako hiru zatitan banatzen da:


Irudi, pentsamendu eta zentzu


Errealtitatea, pentsamenduaren islada edo zergaitik gauzak pentsatzen doguzan gauzak diran moduan diran eta ez alderantziz. Barne imajinen papera, pentsatu eta sentitzen doguzanekin, gure munduaren ulermenarekin eta guk egiten doguzan argazkiekin erlazioa daukenak

Ideia eta emozioak adierazteko imajinen indarra, sinplea baina aldi berean miraria: subjetiboa elkar banatzen dan esperientzia bihurtzea. Zentzumenak daukazan atal ezbardinetatik bidaia. Elkar mendekotasun eta anbiguotasuna, imajina baten esanahiaren arlo fundamentalak.







Sortze prozesua


Argazki lan pertsonalaren sortze prozesuaren garapena. Ideia bat zelan gauzatu. Ze materialekin elikatzen garen eta gure mundua ikusteko era gure argazki lan hori itzultzeko modua. Gure alde ezbardinekin zelan pentsatzen dogun, sortze adierazpeneko aldearekin bereziki. Arrazoia eta intuizioa orekatuz, pentsamendu dibergentea erabiliz.

Batera doazen aktu bitan banatzen dan prosezua: Entzutea , edota mundua zelan funtzionatzen dauen buruzko ideiak sortzeko gaitasuna. Eta berton dagoena, irudikapena: Ideia honek, errealitate zelan bihurtu, gure argazki lana.



Diskurtso bat eraikitzeko elementuak


Lau puntu garrantzitsu: ikuspuntua, espazioa eta argia. Esanahiaren sorkuntzan daukan papela. Diskurtso pertsonalaren eraikuntzan sortzen diran ideien adierazpena gauzateko hainbat aukera sortzeko gaitasuna. Hainbat autoren lanak ikusiz aipatutako aspektuak zelan adierazten diran ikusiko doguz. Bakoitzak bere hizkuntza propia zelan bilatu daben ikusiko dogu. Ikusi eta pentsatzearen froga dira eta.


Nori dago zuzendua

Tailer hau, edozein ezaguera maila edo esperiantziakin, argazki munduan lanak garatzeko nahia dauken pertsonei dago zuzenduta bereziki sortze prozesuan egiten diran erreflexioak aberasteko asmoz.


Argazki praktika eta imaginaren arteko erlazioaren ikuspuntu edo ezaguera zabaltzea nahi dauen guztientzat ere, medio horretako irakaskuntzan dagoenarentzat eta interesgarria litzateke.
 


Ordutegia

Maiatzak 10, Larunbata 9:00 etatik 14:00 etara eta 16:00 etatik 20:00 etara.
Maiatzak 11, Igandea: 10:00 etatik 14:00 etara eta 16:00 etatik 19:00 etara.


Izen emate eskaera

Elorrio Photo´ra zuzendu behar zara elorriophoto@gmail.com zuzenbidera mezu bat bialduz eta datu honek adieraziz:

-    Izen abizenak
-    Telefono zenbakia
-    Posta elektroniko helbidea
-    David Jiménez´en tailerran interesatuta zagozela adieraziz.


Ordaintzeko era

Mail bidez kurtsoan tokia daukazula konfirmatu eta gero, 5 eguneko epea daukazu mail´an adieraziko dautsuen kontu korronte zenbakian diru-sartzea egiteko. Honen egiaztagiria, elorriophoto@gmail.com helbidera bialdu beharko dozu.
Tranferentzia aginduan; zure izen abizenak (bi) eta David Jiménez taillera adierazi behar dozuz.


Baieztapena (GARRANTZITSUA)

Tailerrean lekua gorde eta baieztatzeko, izen emateko diru kopuruaren 100% egin behar da.
Baieztapenaren mezua hartu ala, taileran lekua erreserbatuko da. Egun horretatik 10 egun pasatu eta gero, diru sarrera ez badago eginda, erreserbatutako lekua anulatu egingo da.


David Jiménez

Alcalá de Guadaira (Sevilla), 1970.
Madril´eko “Complutense” unibertsitatean arte ederretan lizentziatua.


Azken 20 urteetan, argazki proiektu pertsonalak garatzen dauz. 


Bere lan eta erakusketak hainbat hiriburutan ikusi al izan dira, Rotterdam, Varsóvia, Arles, Turin, Atenas, Seul, Bogota... besteak beste.

99 gn urteko PhotoEspaña, ezaguterazten dan argazkilari saria lortu eban, 2008´an Madril´eko “Artes Villa de Madrid” saria  eta 5 liburu monografiko argitaratu dauz, euren artean “Infinito” eta “La monografía antológica” Photobolsillo bilduman.


Bere lan, hainbat bilduma publiko eta pribatutan aurkitu leike. 


Argazkintza, sortze prozesuari buruzko hitzaldi eta tailerrak


Bere web orria : www.muycerca.net



AUTOREEN tailerra 2014ko
maiatzaren 10 eta 11n
  
Ordu kopurua:  15 ordu
Lekua:  Elorrio
Diru kopurua: 100 €
 

ESKAERA:
elorriophoto@gmail.com helbide elektronikora zuzenduz, hurrengo datuak zehaztuz:
Izen abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta David Jimenez´en tailerrean interesatuta zagozela adieraziz.












Argazkiak: David Jiménez



“ElorrioPhoto” EAT argazki taldeak bultzatutako ekintza da (Elorrioko Argazki Elkartea) www.eat.kzcomunidades.net



elorriophotoeu.blogspot.com